parallax background

Irakaslea

Mertxe Urteaga

Arkeologoa.

Historian doktorea, Arkeologia espezialitatea Valladolideko Unibertsitatean (1987).

Gaur egun, arkeologo gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuko talde teknikoko kide da. Unibertsitatea amaitu ondoren, Aranzadi Zientzia Elkartean sartu zen, eta Arkeologia saila sortzen lagundu zuen. 1987 eta 1989 artean, Gazteentzako Hiri Arkeologiako Heziketa Ikastaroa proiektua jarri zuen abian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz, eta, horren amaieran, Arkeolanen fundazioa sustatu zuen. Erakunde horri hainbat hamarkadatan lotuta egon da, eta bertatik aurkikuntza arkeologiko handiak egin ditu; besteak beste, Irungo erromatar portua. Aurkikuntza horri esker, eta beste hainbat elkartekideri esker, Irungo Oiasso museoaren sorrera bultzatu ahal izan zuen. Udalaren titulartasunekoa zen, eta 2006tik 2016ra arte haren zuzendaria izan zen. Ikerketa-ildo ezagunenetako bat erromatarren portuetako arkeologiarekin lotuta dago, antzinako meatzaritzako lanak ahaztu gabe.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzan ere lan egin du (1989-1990 eta 2002-2004); Euskal Herriko Unibertsitatean irakaskuntzan aritu da Ikasketa Klasikoen Sailean eta Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean (2004-2010); unibertsitate horretako Arkeologia eta Arte Ondarearen masterraren koordinatzailea izan da (1991- 1992), eta udako hainbat ikastaroren zuzendaria (2006-2023).


Kolaboratzaileak

Asmoz logo